Garaipena, Hernanik eta porrota, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00
'Pernan' da taldeko antolatzailea.

Hernanik 63-52 irabazi zuen, Zast Zarautzen aurka. Mundarrok, berriz, 69-53 galdu Aloña Mendiren kontra.

Garaipen ederra lortu zuen Hernanik, larunbatean, Zast Zarautzen aurka. Lehenengo laurdenean bideratu zuen garaipena, 22-12 partzialarekin, eta tartea mantentzea lortu zuten gainontzeko laurdenetan. Eibarren aurka jokatuko dute asteburuan. 

Mundarrori ihes egin zion garaipenak, Aloña Mendiren aurka. Atsedenaldi luzera 7 puntu azpitik joan ziren, eta ez ziren zuloa ixteko gai izan. Hiru jardunaldi besterik ez zaizkie geratzen astigartarrei denboraldia amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!