Bailarako bost bikote, Zornotzako finalera

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 18a, 00:00
Deban jokatu zen Gipuzkoako txapelketako finala.

Urumea bailarako bost bikote arituko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean, hilaren 25ean. 

Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeetako fasean, Urumea bailarako bost bikotek lortu zuten Zornotzan jokatuko den final haundirako txartela. 

Hernaniko lau bikotek lortu zuten Debako kanporaketa gainditzea: Eneko Pascual eta Aitor Aiestaran, Garikoitz Pascual eta Joxemi Aierbe, Daniel Vázquez eta Isidro Álvarez, eta Jon Mikel Lujanbio eta Ioritz Lujanbio. Bestalde, Iruñeko kanporaketatik sailkatu da Miguel Salaberriak eta Jokin Solanok osatutako bikote goizuetarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!