Erregulartasuna lortzea da Mundarroren helburua

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 18a, 00:00

Aloña Mendiren aurka jokatuko dute gaur, eta otsaileko bolada ona berreskuratzea dute moreek buruan.

Ligako azken txanpara bizirik iritsi da Mundarro, azpiko postuetatik urrundu nahiean. Otsailean emaitza bikainak lortu zituzten moreek, eta erregulartasuna lortzea izango da azken lau jardunaldietan bilatuko duten helburua. Aloña Mendiren kontra jokatuko dute gaur, etxetik urrun, arratsaldeko 18:00etan. Irabazi ezkero, pausu haundia emango luke taldeak.

Gipuzkoako Senior 2. mailan, Zast Zarautzen bisita jasoko du Hernanik. Bigarren fase txukuna osatzen ari dira hernaniarrak, eta garaipen batekin hasi nahi dute bigarren itzulia. Lehenengo partiduan 46-54 irabazi zuten Zarautzen, nagusi izan ziren orduko hartan, eta etxetik kanpo eskainitako maila berdintzeko asmotan irtengo dira gaur kantxara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!