Lehenengo postura hurbildu nahi du Hernanik gaur Arrasaten irabazita

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 18a, 00:00
Azken partiduan Hernanik berdindu egin zuen Zubipen.

Mondragon azken sailkatuaren aurka jokatuko dute mutilek 16:30etan. Neskek partidu zaila izango dute bihar Zumaian.

ardunaldi garrantzitsu baten aurrean daude Hernaniko bi talde nagusiak. Mutilek gaur, 16:30etan jokatuko dute Arrasaten Mondragonen kontra. Azken postuan sailkatuak daude arrasatearrak eta beraz Hernanik irabazteko aukera haundiak ditu. Neskek bihar hartuko dute erreleboa, 16:00etan, Zumaian. Zumaiako laugarrenaren aurka izango da norgehiagoka.

Ohorezko Erregional mailako sailkapenean mutilak hirugarren daude sailkatuak, baina joera beheranzkoa da. lidertza galdu eta gero orain hirugarren postuan daude. Hala ere, 2023an partidu bakarra irabazi arren,  oraindik gertu dute lehenengo postua, hiru puntura, eta gainera Eibar liderrak etxean Oiartzun laugarren sailkatuaren aurka neurtuko ditu indarrak. 

Bigarren sailkatuak dauden neskek, Zumaiakoren kontra ariko dira bihar Zubipetik urrun. Zumaiarrak, laugarren, hernaniarrengandik bederatzi puntura daude eta garaipen batek hirugarren postua ziurtatuko luke eta bigarren postuan sendotuko lituzke berdeak. Berdinketa ere ez da izango emaitza txarra.

 

Mundarrok arriskua aldendu nahi du

Preferentean Mundarrok Michelinen jokatuko du gaur, 16:35etan, Ostadarren kontra. Astigartarrek arriskurik gabeko postuetan finkatu nahi dute eta horretarako puntua edo puntuak lortzea erabakiorra da. Ostadar aurkari zuzena da. 

Preferente mailan azken hiru sailkatuak maila galtzen dute. Hernaniko bigarren taldea atzetik hasi eta hirugarrena da 20 punturekin. Aurreko sailkatuak, Santo Tomas Lizeoak, 24 puntu ditu eta gaur Zubipen Hernanik, 16:30etatik aurrera, Sanpedrotarraren aurka jokatu behar duen partidua oso garrantzitsua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!