Urumea bailarako 48 korrikalari, Donostiako Udaberriko Lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 18a, 00:00

Bailarako partehartzaile asko izan zituen 10 kilometroko probak. Iker Martinez (34:25) eta Gonzalo Alzaga (34:29) izan ziren azkarrenak.

Asfaltoko lasterketetan ere buru-belarri dabiltza Urumea bailarako korrikalariak, eta asko izan ziren, aurreko asteburuan, Donostiako Udaberriko Lasterketan parte hartu zutenak. Bailarako 48 lagun aritu ziren bertan: 33 hernaniar eta 15 astigartar.

10 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, Donostian barrena, Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpusean hasi eta bukatuta. Iker Martinez astigartarra izan zen bailarakoen artean azkarrena, 16garren postuan (34:25); eta segidan helmugaratu zen Gonzalo Alzaga hernaniarra, 17garren (34:29). Eider Estibariz hernaniarra, berriz, 28garren sailkatu zen emakumezkoetan, 44:35 denborarekin.

Honakoak izan ziren, parte hartu zuten gainerako hernaniarrak: Alexander Iturralde (36:28), Eduardo Gallego (36:57), Arkaitz Fernandez de Landa (37:18), Xabi Intxauspe (37:38), Ander Loyarte (38:49), Juan Carlos Garzón (39:05), Iker Loyarte (39:44), Andoni Lete (40:51), Iban Verdugo (41:19), Patxi Presas (45:40), Luis Pascual (45:54), Ander Garayalde (46:51), Xabat Aizpiolea (47:10), Ana Megias (49:13), Jesús María Fernández (49:18), Irati Ugalde (49:47), Miren Itxaso Amunategi (49:47), Sandra Gomez (49:48), Iñaki Loinaz (49:48), Antxon Ezkurdia (50:19), Maddi Ruiz (54:18), Garbiñe Egilegor (54:34), Amaiur Tranche (55:29), Irati Tranche (55:29), Joseba Hernandorena (55:40), Maider Soroa (55:52), Julen Linazasoro (55:58), Jon Corbella (56:40), Amaia Peritz (58:27), Andoni Noenlle (1:00:32) eta Ainhoa Mutiloa (1:08:18).

Bertan aritu ziren astigartarrak, berriz, honako guztiak: Asier Sánchez (38:40), David Trallero (39:25), Garikoitz Etxebeste (39:26), Miguel Angel Martin (43:30), Ricardo Amil (43:37), Gorka Alvarez (43:51), Iñigo Mutio (44:33), Luis Calvo (46:35), Fran Rivero (48:58), Lidia Lorden (50:08), Jose Manuel Gonzalez de Suso (51:52), Dani Gómez (52:35), Arantxa Vazquez (53:45) eta Stefano Ghizzi (54:32).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!