Hodei Lujanbio bigarren, Lesakan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Hodei Lujanbio, Anttine Trailen. Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Lesakako Mendi Lasterketan, podiumera igo zen goizuetarra, eta laugarren izan zen Ander Amonarriz hernaniarra.

Igandean jokatu zuten Añorgako Duatloia, denboraldiko aurrenekoa Gipuzkoan: 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikleta, eta beste 2,5 kilometro korrika, ibilbide gogor bezain teknikoan. Izan zen Urumea bailarakorik ere, partehartzaileen artean. 

Hoki Guerrero hernaniarrak, esaterako, bere estreinako duatloia izan zuen Añorgakoa, eta sariarekin bueltatu zen etxera: zortzigarren sailkatu zen emakumezkoetan, 25 partehartzaileren artean; eta aurrenekoa izan zen Open kategorian (federatu gabekoetan).

Maila onean aritu zen Aitor Sanz hernaniarra ere. 42garren sailkatu zen gizonezkoetan, 101 partehartzaileren artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!