Nagusitasunez irabazi zuen Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Bigarren postuan jarraitzen du Mundarrok.

Oso sendo jarraitzen du Mundarroko Emakumezkoen Senior mailako taldeak; 60-50 irabazi zioten Axularri. 

Zalantza txikienari ere tarterik utzi gabe, sendo jarraitzen dute Mundarroko Emakumezkoen Senior mailako neskek. Axularren aurka 60-50 irabazi zuten larunbatean. defentsan oinarritutako partidu fiñean. Bigarren laurdena izan zen guztietan erabakigarriena, 16-4 partzialarekin zuloa zabaldu eta partidua bukatu arte mantentzea lortu zuten. Bigarren postuan jarraitzen du Mundarrok, eta Goizper taldearen aurka jokatuko du bi aste barru.  

Gizonezkoen kasuan, etxean jokatu arren, ez zuten garaipena eskuratu. Moreek 61-67 galdu zuten Inter de Mitente taldearen kontra. Lehenengo zatian egin zien alde norgehiagokak; atsedenaldi luzera 20-32 markagailuarekin joan ziren, eta bigarren zatian gerturatu baziren ere, ez zuten zuloa guztiz ixtea lortu. 

 

Alde haundiarekin irabazi zuen Hernanik

Azken jardunalditan gehiago kostatu zaio Hernaniri garaipenak pilatzea, baina zalantza guztiak uxatu zituzten larunbatean. 71-50 irabazi zuten Easo Basket taldearen aurka, eta nagusi izan ziren laurden guztietan; 31-22 joan ziren atsedenaldira, eta hirugarren eta laugarren laurdenetan ere irabazi egin zituzten partzialak. Asteburu honetan Zarautzen bisita jasoko dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!