Atzeratutako partidua galdu egin du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Mundarroko eta Hernaniko neska kadete eta infantilek lortu dituzte emaitza onenak.

Hernaniko mutilen senior taldeak galdu egin zuen Elgoibar liderraren aurka atzeratutako partidua, 17-31. Multzoko talde indartsuena da elgoibartarra, eta bere maila altua erakutsi zuten larunbatean Hernaniko kiroldegian. Aukerarik ez zuten izan hernaniarrek elgoibartarren aurrean. Hala ere, Hernani eroso dago kokatuta sailkapeneko erdialdean, inongo arriskurik gabe. Jubenil neskek ere galdu egin zuten Bergaran 24-22. Mutilek atseden izan zuten.

Emaitzarik onenak neska kadeteen mailan iritsi ziren. Partidu ezin berdinduago batean, Mundarrok irabazi egin zuen, 17-18, Orioko kiroldegian. Hernanik ez zuen horrenbesteko lanik izan, eta etxean 23-17 lortu zuten garaipena. Mutilek gol bakarreko aldearekin galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!