Enaitz Goñi Euskal Herriko txapeldun, 200 bizkar eta 400 librean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Igerilari hernaniarrak Tolosaldearekin hirugarren urre bat ere lortu zuen 4x200 estilo librean. Hurrengo helburua Espainiako Txapelketa da.

Enaitz Goñi Euskal Herriko txapeldun izan da asteburuan, Iruñean, 200 bizkar, 400 libre eta 4x200 errelebo librean. Amayako igerilekuan jokatu dira Euskal Herriko Txapelketak absolutu eta junior mailetan, eta Goñik maila absolutuan lortu ditu hiru urreak. 

Helburu nagusia hemendik bi astera Mallorcan jokatuko den Espainiako Open Txapelketa da, eta prestaketa lanetan beste mugarri bat izan da Euskal Herrikoa. Nahiz eta astea gaixorik igaro, asteburuan emaitza onak lortu zituen. Larunbata goizean 200 bizkarren bere marka onenetik gertu geratu zen, urrea irabaziz (2:11.27). Arratsaldean 5garren izan zen 100 librean, 54:02 denborarekin eta urrea lortu zuen erreleboan. Igande goizean lortu zuen hirugarren urrea 400 librean 4:13.86eko denborarekin.

 

Santiago Pérez ere hiru probetan aritu zen

Hernani Kirol Elkarteko Santiago Pérez hernaniarrak ere parte hartu zuen 100 librean, 100 tximeletan eta 200 librean.  100 librean 65garren izan zen 59:19ko denborarekin, 100 tximeletan 48garren izan zen 1:08.25eko denborarekin eta 200 librean 26garren izan zen 2:11.59ko denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!