Sagarrondoak landatzeko dirulaguntzen deialdia onartu du Gipuzkoako Aldundiak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 00:00

Gaurtik eskatu ahal izango dira laguntzak.

2023ko deialdia onartu dute dagoeneko, eta dirulaguntzetarako baliabide ekonomikoak 295.000 euro dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko, Turismoko eta Landa inguruneko departamentuak onartu egin du sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako dirulaguntzen 2023ko deialdia. Aipatutako laguntzak Aldundiaren 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, eta 295.000 euroko baliabide ekonomikoak izango ditu.

Eskaerak bihartik aurrera egin ahal izango dira, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, eta 20 laneguneko epean itxiko da deialdia. Aurkeztu beharreko agiriei dagokienez, kasu guztietan eraman behar dira erantzukizun-aitorpena, ahalmena eta lanbide eskumena egiaztatzen duen dokumentazioa, teknikari eskudunaren txostena eta lurra edukitzeko erregimena egiaztatzen duen dokumentazioa. Ondoren, dokumentazio zehatzagoa aurkeztu beharko dute ustiategien titularrek, frutazainek edo sagardogileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!