Aurten ere ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta langileek martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin zuten asteazkenean; adin desberdinetako haurrekin gaia landuz. Azken urteetan egin duten modura 'Mafaldita' ibili zen ikasleen artean, eta aurten gainera emakume erreferenteak omendu zituzten: «bai jendartean orokorrean aitzindari izanagatik ezagun direnei edo ezagun egin behar direnei, edota gure ondoan egunerokoan bakoitzarentzat erreferente diren emakumeei aipamena eta aitortza eginez!».