Udaberriko Errigora kanpaina martxan, saskien eskaerak martxoaren 29ra arte egin daitezke

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 10a, 00:00

'Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura, Bat egin Errigora Balioekin' leloarekin abiatu da eta 'Errigora Balioak' berme zigilua erantsi zaio.

Udaberriko Errigora kanpainari atzo ekin zioten, Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura, Bat egin Errigora Balioekin leloarekin. Aurtengoan, kanpainan eskuratu ahal izango diren produktuak datoz, Errigora Balioak berme zigilu eta guzti euskerazko ohiko etiketetan gehituta. 

Berme zigilu horrek, produktuak  lau balio (gutxienez) badituela ziurtatzen du: Euskera, Auzolana, Bertakotasuna eta Nekazariekiko harreman bidezkoa. Berme zigilu horren informazio guztia propio sortu duten webgunean dago eskuragai: https://www.errigora.eus/identifikatzailea.

Deia egiten dute beraz beste era batera kontsumitzeko, Errigora Balioen arabera kontsumitzeko: bertako elikagaien alde, euskeraz, auzolanean eta ekoizpenean harreman bidezkoak sustatuz. Gainera, bultzada bat suposatzen du ekoizleek elkarlanean hasitako Errigora Balioak identifikatzailearentzat, abiapuntuko lau balioetan edota berrietan sakontzeko.

Urtero bezala ehundaka bolondresen lanari esker eta AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartearekin batera ehunka herritan egin ahalko da olio, kontserba, lekale, arroz eta pasta eskaera. Produktu hauek eguneroko kontsumora ekartzeko eredu honi jarraikiz urte osorako despentsak betetzeko unea da.

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak daude aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

www.errigora.eus webgunean ikusi daitezke herri edo eskualde bakoitzean non egin daitezkeen eskaerak martxoaren 29a baino lehen. Kronikak Kronikakideen artean lote bat zozketatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!