Zabalik dago udalerri euskaldunetako udalekuetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 00:00

Ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira udalekuak, eta martxoaren 31n itxiko da izen ematea.

Zabalik dago jada Salto! Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuan izena emateko epea. UEMAk antolatutako ekimen ibiltaria da, ekainaren 26tik uztailaren 4ra egingo dena. UEMAk egitasmoaren helburuak azaldu ditu: «Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da asmoa. Gazteak elkar ezagutu eta saretzeko, zein euskaldun gisa kontzientziatzeko, indartzeko eta ahalduntzeko gunea izango da». 

2005 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako udalekua izango da, eta Orozkotik Dimarako bidea egingo dute 120 parte hartzaileek. Bide horretan, ibilaldiez gain, kantaldiak, kontzertuak, tailerrak, jolasak eta hausnarketak ere izango dituzte. 

Jadanik zabalik dago izena emateko epea, eta martxoaren 31era arte luzatuko da. UEMAren webgunetik egin daiteke inskripzioa (www.uema.eus), baita 943 81 66 99 telefono zenbakira deituta ere. Informazio gehiago behar duenak arnasguneak@uema.eus helbidera idatzi dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!