Korrika eman diete hasiera Martxoak 8ko aldarrikapenei, bailarako 248 emakumek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00
Prestaketa elkarrekin egin ondoren, Lilatoian hartu zuten parte astigartar askok, igandean.

Igandean izan zen Donostiako Lilatoia, eta 5.014 emakumek osatu zuten 5 kilometroko ibilbidea, hiriko kaleak morez jantziz. Urumea bailarako asko izan ziren partehartzaileen artean, bihar bailarako herri guztietan izango diren aldarrikapen eta ekintzei hasiera emateko.

 

Martxoaren 8a da bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Eta oso egun seinalatua izanik, aldarrikapen eta ekintza ugari izango dira Urumea bailarako herri guztietan, beste urte batez. 

Dena den, dagoeneko eman diete hasiera, aldarrikapenei, eta Donostia izan dute horretarako eszenatokia: igandean izan zen Lilatoia, eta morez jantzi zituzten hiriko kaleak, 5.014 emakumek. Horien artean, asko eta asko ziren Urumea bailarakoak, 248 emakume: 157 hernaniar, 88 astigartar eta hiru goizuetar.

Festa borobila izan zen Donostian, eguzkiak ere ez zuelako hutsik egin zitara. Ikuslez bete ziren 5 kilometroko ibilbidearen bazterrak, eta pausoz pauso, morez bete ziren Donostiako txokoak. Onintza Gonzalez Villares hernaniarra izan zen bailarakoen artean aurrenekoa, 11garren postuan helmugaratuta, 19:49ko denborarekin. Segidan iritsi ziren beste bi hernaniar ere: Hoki Guerrero Moriana 13garren (20:00) eta Maider Martin Alonso 14garren (20:03). Ane Ollokiegi Usandizaga izan zen aurreneko astigartarra, 111garren (24:19); eta Larraitz Mendizuri Arbelaitz hiru goizuetarren artean lehenengoa, 1835garren (35:19).

Bakoitzak bere erritmoan osatu zuen ibilbidea, berdintasunaren aldeko ahalegin betean. Historikoa izan zen Lilatoiaren 33garren edizioa, eta inoiz baino ozenago aldarrikatu zuten berdintasuna, kirolean ez ezik, bizitzaren arlo guztietan.


Gaztetxoentzako ekintzak eta umorea Astigarragan, beroketa gisa

Donostian ez ezik, Astigarragan ere izan dira hainbat ekintza asteburuan, Martxoak 8ari begira, beroketa gisa. Ostiral arratsaldean, hainbat ekintza antolatu zituen Xaguxar aisialdi taldeak, adin ezberdinetako haur eta gaztetxoentzat. Horien bitartez, ikusarazi nahi izan zituzten emakume erreferenteak, eta emakumeek jokatu duten papera arlo ezberdinetan.

Larunbat arratsaldean izan zuen jarraipena horrek, zita bikoitzarekin. Batetik, sukaldaritza erotiko maskulinoa lantzeko tailerra egin zuten Gaztelekuan, bi orduz. Eta bestetik, umoreari egin zioten lekua Erriberan: Luze edo motz ikuskizun umoretsua eskaini zuten Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik, generoa umorerako gai gisa hartuta. Bertaratuak zirikatzen  aritu ziren biak, hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua bezalako kontuei helduz; eta barre algarak eragin zituzten astigartarren artean, ordubeteko ikuskizunarekin.

Gainera, atzo hasi zen Astigarragako Gaztelekuak antolatutako lehiaketa, bere sare sozialetan. Emakume esanguratsuei buruzko galderak erantzun beharko dituzte partehartzaileek, eta ostiralera arte izango da horretarako aukera.

Mobilizazioak eta gehiago, Emakumeen Nazioarteko Egunerako

Igandeko olatu moreari jarraipena emango zaio biharko egunarekin. Emakumeen Nazioarteko Eguna da bihar, eta Urumea bailara osoa jantziko dute morez, zenbait aldarrikapen feminista egiteko asmotan. 

Manifestazioek izango dute pisu nagusia Emakumeen Naziorteko Egunean: Emakumeen Etxetik abiatuko da Astigarragaren kasuan,  Plazatik eta Plaza Berritik Hernanin, herriko plazatik Goizuetan, eta Aranon, aldiz, kontzentrazioa eginen dute. 

Astigartarrek, urtero moduan, eguerdiko 12:15etan egingo dute elkarretaratzea udaletxean. Emakumeon Etxeak, pankartak eta kartelak egiteko deialdia luzatu die herritarrei: «gerturatu arratsaldeko 16:00etan Emakumeon Etxera manifestaziorako pankartak eta kartelak egitera».  Astigarragako manifestazio nagusia 18:00etan izango da, Emakumeon Etxetik aterata; jarraian 18:40etan, autobusa hartuko dute Donostiako manifestazioarekin bat egiteko. 

Hernanin, bazkari komunitario baten bueltan bilduko dira zenbait emakume Kulturarteko Plaza Feministan, 14:00ak aldera. Eta arratsalderako, aldarrikapen jarduera ugari antolatu dira: aurrena, 17:30etan, Goiz Eguzki Abesbatzako emakumeek kontzertu eder bat eskainiko dute, helburu argi batekin: «kantuaren bidez, emakumeari protagonismoa ematea» eta abesti berri batzuk ikasi dituzte biharko, tartean Andreak eta Agur Jaunak, azken hau moldaketa txiki batzuekin. Kontzertua Zubimendiren zuzendaritzapean izango da, Goiz Eguzkin. Kontzertuaz gain, bi manifestazio antolatu dituzte biharko; aurrenekoa Itaiak antolatutako mobilizazioa da, arratsaldeko 18:30etan hasiko da Gudarien plazatik abiatuta,  ‘Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki!’ lelopean; Eta bigarren mobilizazioa Koordinadora Fesministak antolatu du ‘M8 Borroka Eguna’ lemapean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Plaza Berritik abiatuta. 

Ereñotzuarrek ere izango dute zer aldarrikatu biharko egunean, eta horretarako zenbait jarduera antolatu dituzte. Arratsaldeko 16:30etan bertsoak eta pala partiduak hartuko du protagonismoa eta arratsaldeko 18:30etan hitzordua jarri dute Frontoian, Hernaniko manifestazioarekin bat egiteko asmoz. Behin mobilizazioa amaituta, Ereñotzura itzuliko dira auzotarrak eta Irrintzin afalduz emango diote amaiera egunari.

Goizuetarrek, arratsaldeko 18:00etan, kalejira giroan irtengo dira plazatik, herriko kaleetan barrena, eta jarraian, txokolatada izanen dute. 20:15etarako, berriz, herriko emakumeen afaria eginen dute, herriko elkartean. Aranoarrek, aldiz, kontzentrazio baten bueltan bilduko dira bihar, aldarrikapen fesministak egiteko, eta amaitu ostean, afari batekin emango diote amaiera egunari.

 

MARTXOAK 8, bihar

ASTIGARRAGA

12:15 Elkarretaratzea udaletxe aurrean.

18:00 Manifestazioa Emakumeon etxetik hasita.

18:40 Donostiara joateko autobusa hartuko da.

HERNANI

14:00 Bazkari komunitarioa Kulturarteko Plaza Feministan. Bakoitzak etxetik eraman behar du jatekoa.

17:30 Goiz Eguzki abesbatzako emakumeen kontzertua, Ixiar Zubimendiren zuzendaritzapean. Goiz Eguzkin. 

18:30 Mnifestazioa plazatik abiatuta 'Emakume langileok askatzeko, sozialiskoa eraiki!' lelopean. Itaiak antolatuta.

19:00 Manifestazioa Plaza Berritik abiatuta, 'M8 Borroka Eguna' lelopean. Koordinadora feministak antolatuta. 

EREÑOTZU

16:30 Bertsoak eta pala partidua.

18:30 Denok Hernaniko manifara. Frontoian elkarretaratzea.

20:30 Afaria Irrintzin.

GOIZUETA

18:00 Kalejira herritik barrena, plazatik abiatuta.Ondoren txokolatada izanen da plazan.

20:15 Emakumeen afaria herriko elkartean. Izen-ematea Amaia kafetegian.

ARANO

19:00 Kontzentrazioa eta emakumeen afaria.

 

DONOSTIAKO LILATOIA

BAILARAKO PARTEHARTZAILEAK

HERNANI

11 Onintza Gonzalez Villares 19:49
13 Hoki Guerrero Moriana 20:00
14 Maider Martin Alonso 20:03
29 Itsaso Tolosa Larrañaga 21:16
30 Ane Lopez De Arregi Zab. 21:17
35 Nahia Cuadrado Cortes 21:27
37 Ana Megias Garcia 21:31
96 Mirene Olazabal Herrero 24:01
103 Amaia Santa Cruz Elola 24:10
110 Marisol Alvarez Peláez 24:16
117 Usoa Benito Mendez 24:35
118
Anne Arbelaitz Galarraga 24:36
151
Rosa Mari Alvarez Peláez 25:13
161 Maddi Osa Alkorta 25:24
162
Kattalin Apezetxea Zub. 25:25
165 Itsaso Larburu Zavala 25:27
168 Andrea Galan Garcia 25:28
177 Maddi Ruiz Rekondo 25:39
186 Amaia Alkorta Arruti 25:44
218 Edurne Artano Perez 26:15
299
Arai Jauregi Petxarroman 27:18
301 Nahia Goikoetxea Urr. 27:18
302 Eider Elosegi Barrio 27:18
308 Intza Goñi Larretxea 27:22
311 Saioa Apaolaza Gorost. 27:25
313
Jare Zumarraga Arruarte 27:26
344 Iratxe Barrio Odriozola 27:51
353
Ainara Gorostizu Barand. 27:59
354 Ismene Larretxea Eizm. 27:59
363
Amaia Irazustabarrena J. 28:03
365 Alba Gonzalez Saez 28:04
398
Itxaso Rodríguez Aguirre 28:27
430 Idoia Iradi Barrenetxea 28:37
435
Ainara Jorrin Fernandez 28:39
483
Arantxa Napal Fernánd. 28:58
484 Irati López Napal 28:58
573 Oihana Ezeiza Zabala 29:38
574
Leire Juanes Hernandez 29:39
575
Karen Juanes Hernand. 29:39
576
Liliana Gomes Da Costa 29:40
632
Daniela López De Luzur. 30:01
668 Libe Fuertes Seco 30:22
671 Araitz Errazkin Frutos 30:24
692 Iratxe Etxeberria Albo 30:34
693 Ane Arregi Ameztoy 30:34
694 Sara Gonzalez Guedes 30:34
695 Anne Altuna Errazquin 30:34
696
Maialen Perez Irastorza 30:35
697 Nagore Aranzabal Leg. 30:35
731 Iraia Arruti Hidalgo 30:45
789 Maider Campo Herrera 31:02
802 Laura Olaizola Lete 31:06
811 Oihana Balda Aramb. 31:10
963 Maider Solana Arce 32:02
994
Maialen Gonzalez Ayerbe 32:17
996
Elisabet Vázquez Cuesta 32:17
998 Olatz Barrera Garcia 32:18
1028 Ana Gil Amor 32:27
1095 Lide Iraola Azpeitia 32:44
1112 Lide López Napal 32:49
1130 Margarita Florindo L. 32:53
1132 Maite Lujambio Arreg. 32:54
1266
Amaia Iribarren Garcia 33:22
1304 Raquel López Rodrig. 33:29
1347
Arantza Zabala Goiburu 33:35
1356 Juncal Gonzalez Barb. 33:36
1364 Jaione Cubreiro Rodr. 33:37
1390 Itziar Artola Bedia 33:41
1391 Ainhoa Olano Garm. 33:41
1392
Aitziber Salaberria Arz. 33:41
1408
Mirari Mendizabal Ara. 33:44
1411
Kontxi Ormazabal Puy. 33:44
1492 Aintzane Lasa Etxeb. 34:04
1495
Amaia Ormazabal Rec. 34:06
1525 Leire Balerdi Loyarte 34:13
1531 Maria Ulazia Miranda 34:14
1550 Garbiñe Zabala Garm. 34:17
1551
Susana Aguirre Arregui 34:17
1585 Haizea Egaña Arzak 34:24
1606 Nerea Miranda Taber. 34:32
1638
Bakarne Odriozola Am. 34:39
1666
Ianire Lazkano Izagirre 34:46
1749 Uxue Perez Arzac 35:02
1753
Amaiur Tranche Otxan. 35:03
1757 Mirari Otxandorena N. 35:03
1831 Nere Lujanbio Zugasti 35:18
1834 Nerea Uria Gigorro 35:18
1949 Ane Gil Gorostegui 35:36
1983 Ane Amenabar Elu 35:45
2164
Ainara Fernandez Sein 36:18
2190 Marina Torres Uranga 36:21
2192 Naiara Santxiz Arregi 36:21
2193
Fuensanta Pujalte Mol. 36:21
2211
Itxaso Etxabe Zabaleta 36:22
2229 Nerea Torrecilla Gonz. 36:24
2362 Nayarit Perez Ortega 36:39
2374
Ainhoa Izagirre Zabalegi 36:40
2377
Eider Leonet Zabalegui 36:41
2396
Ianire Rodriguez Blazq. 36:44
2415 Naroa Imaz Molina 36:49
2693
Tamara Caballero Paule 37:32
2769 Malva Alvarez Robles 37:41
2802 Josune Uzkudun Lazk. 37:43
2858 Mirari Loyarte Aramb. 37:51
2869 Agar Alonso Baz 37:52
2880 Maialen Jorge Alvarez 37:52
2935 Sara Ortiz Telleria 37:58
2937
Garazi Zuloaga Uranga 37:59
3083
Zaloa Alvarez Zubeldia 38:21
3097 Nerea Laurenz Senos. 38:24
3146 Ane Diaz Iribar 38:30

3149 Haizea Blanco Perez 38:30
3208 Ljiljana Dejanovic Dej. 38:38
3344 Estitxu Agirre Agirre 39:04
3350 Eneka Gorrotxategi G. 39:05
3443
Edurne Chocarro Ubiria 39:19
3491
Itziar Gonzalez De Celis 39:27
3495
Leire Gonzalez De Celis 39:28
3542
Nerea Serrano Bernués 39:33
3650
Maria Isasa Fernandez 39:45
3795
Maria Elizalde Adarraga 40:02
3884 Oihana Irazustabarrena 40:17
3939
Emma Salamanca Hol. 40:27
3983
Yohana Crespo Caball. 40:33
4043
Irati Tranche Otxandor. 40:50
4046 Uxoa Aramendi Chin. 40:50
4049 Itsaso Lekuona Legor. 40:50
4050
Maialen Auzmendi Sar. 40:50
4053
Miren Apaolaza Aranb. 40:50
4090 Maider Esnaola Aizp. 40:55
4098
Aloña Arruarte S. Kruz 40:56
4183 Maialen Zalakain Agu. 41:16
4189 Iratin Martin Talavera 41:18
4193 Maitane Andres Rodr. 41:18
4210 Noemí Lojo Morillas 41:21
4238
Amaia De La Riva Larr. 41:24
4242 Ainhoa Saizar Lizeaga 41:25
4245
Laida Rekalde Amond. 41:25
4264
Leire Ormazabal Aguirre 41:29
4268 Alazne Urdangarin C. 41:30
4271 Jone Peñagaricano U. 41:30
4274 Irati Etxeberria Aldabe 41:30
4276 Miriam Arrozpide Baro 41:31
4277
Miren Itxas Amunategi 41:31
4279 Ane Etxaniz Granado 41:31
4331
Paula Otero Ormazabal 41:41
4333 Irati Ugarte Eizagirre 41:41
4338 Itziar Mujika Garitano 41:42
4379 Ainhoa Azpeitia Ansa 41:50
4382 Izaskun Lakadena R. 41:51
4419 Leyre Hernando Gonz. 42:00
4526 Uxue Laburu Izaguirre 42:46
4625 Nieves Adarraga Urn. 43:13
4676 Oihane Iribar Cuesta 43:31
4920
Ane Ortiz De Luzuriaga 50:56
4921 Ainhoa Galarza Noble 50:57
4924 June Elizalde Mujika 50:59

ASTIGARRAGA

111  Ane Ollokiegi Usandiz.  24:19
219  Iratxe Núñez Viñas  26:20
278 Aintzane Azurmendi C. 27:08
279 Marta Armenteros R. 27:09
307 Ainhoa Ortiz Gonzalez 27:21
396
Jaione Fervenza Ugalde 28:26
438 Elena Legarra Martinez 28:41
457 Erika Latasa Zamalloa 28:48
463 Leire Zubiarrain San M. 28:50
477 Irune Betelu Iraola 28:55
478 Estibaliz Zubiaurre B. 28:56
707 Maria Magdaleno Fer. 30:37
708 Ane Iñigo Hernandez 30:37
813 Maddi Garmendia Irizar 31:10
816
Idoia Valencia Salaverria 31:11
852 Maria Insausti Terrad. 31:25
879 Ainhoa Zubiarrain Arin 31:32
904 NaroaMorales Ibañez 31:40
906 Nerea Matellanes Fer. 31:40
959
Olatz Etxeberria Intxausti 32:01
1039
Miren Ceberio Mendib. 32:33
1040 Alaitz Garrastazu Ast. 32:33
1071 Ainhoa Urkiola Letam. 32:42
1077
Malena Leary Longatti 32:42
1080 Uxue Odriozola Senp. 32:42
1081 Garazi Mujika Letam. 32:42
1083 Intza Goiburu Goikoe. 32:43
1085
Garazi Otaegi Rekondo 32:43
1086 Inge Gomez Jauregi 32:43
1110 Eider Tellitu Perez 32:49
1143
Izaskun León Berasat. 32:56
1144 Lorena Mier García 32:56
1174 Maider Ollokiegi Alm. 33:01
1182 Ainhoa Artola Apez. 33:02
1196 Odile Sanchez Susp. 33:07
1198
Olatz Hijarrubia Lanau 33:07
1203
Nerea Etxeberria Beld. 33:07
1215
Laura Paternain Mark. 33:10
1230 Amaia Ugalde Ruiz 33:15
1281 Amaia García Janariz 33:24
1307
Laura Jimenez Cabrera 33:30
1308 Carol Colina De La H. 33:30
1537 Eli Rincón Luengo 34:14
1542 Leire Iza Martin 34:15
1545 Elena Lendinez Brag. 34:16
1546
Isabel Etxeberria Ram. 34:16
1587
Maider Urteaga Beltza 34:24
1588 Maddi Agudo Lizaso 34:25
1716
Olatz Aiestaran Mujika 34:56
1819 Naroa San Miguel Ug. 35:16
1820
Estitxu Ugarte Maudes 35:16
1912 Idurre Garmendia Oll. 35:31
1917 Lide Irurzun Etxezarr. 35:32
1921 Nora Irurzun Etxezarr. 35:33
1948
Enara Muro Gorostegui 35:36
1976 June Irurzun Etxezarr. 35:41
2012
Aintzane Barandiaran E. 35:51
2133
Zorione Etxezarraga O. 36:12
2238 Garazi Luque Gonz. 36:24
2437 Maria Rodríguez Carr. 36:52
2481 Marta González Mont. 36:59
2485 Paula Da Silva Pereira 37:00
2486 Amaia Jimenez Elizon. 37:00
2514
Arantxa Elizegi Egilegor 37:06
2516
Esther Fervenza Ugalde 37:06
2696
Arantxa Vazquez Gonz. 37:33
2781 Beatriz Palla Rubio 37:42
2899
Eneritz Gastesi Madin. 37:54
2905 Irune Izeta Carril 37:55
2933 Ainhoa Monsalvo Loy. 37:58
3123 Gurutze Fernandez C. 38:27
3345
Leire Zapiain Zabalegi 39:04
3527 Susana Etxeberria D. 39:32
3565 Naroa Ayerbe Itañi 39:36
3576 Oihane Larretxea Seg. 39:37
3955
Maialen Villena Arregui 40:29
4086 Esther Pinzon Navajo 40:54
4087 Naroa Román Vicente 40:54
4161 Maialen Idiazabal Fer. 41:11
4197 Maria Carro Delgado 41:19
4198
Arantxa Elcarte Navarro 41:19
4203
Silvia Armenteros Rom. 41:20
4256 Libe Lafuente Amun. 41:28
4457 Arantza Arregui Lazk. 42:09
4463 Izaskun Alonso Olar. 42:13
4468 Irati Zabala Mendiz. 42:16
4701 Mirari Ubillos Otaño 43:44
4865 Erika Gonzalez Zuazn. 48:25

GOIZUETA

1835 Larraitz Mendizuri Arb. 35:19
2221
Garbiñe Makatzaga O. 36:23
2239
Elaia Narbarte Makatz. 36:24

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!