Aiestaranek ezin garaipena lortu, estreinaldian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Aitor Aiestaranek ongi jokatu zuen bere lehenengo partiduan.

Goikoetxearekin batera, 31-35 galdu zuten Gurrutxaga eta Zalduaren aurka Berria Txapelketan.

Aitor Aiestaranek ezin izan zuen larunbatean debutatu garaipenarekin. Berria Txapelketaren lehenengo partiduan 31-35 galdu zuen, Goikoetxearekin batera, Gurrutxaga-Zaldua bikotearen aurka. 31 tantorekin puntua lortu zuten sailkapenean eta oraindik finalerdietara sailkatzeko aukerak dituzte. 

Nahiz eta galdu, Aiestaranek partidu ona jokatu zuen. Saketik lau tanto eta peloteoan sei egin zituen, baina une batzuetan ez zen ulertu Goikoetxea urduri batekin. Harmailetan giro ezin hobea izan zen. Bestetik, Zubiri goizuetarrak irabazi egin zuen txapelketa berea, Irazurekin, Loitegi-Eskuderoren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!