Etxebestek irabazi du Legazpiko tiraldia

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Lehendakariko sailkapenean Arroio hirugarrena da, Ibon Miner, laugarrena eta Etxebeste, seigarrena.

Legazpin jokatu zuten Lehendakari txapelketako hirugarren tiraldia eta maila bikainean aritu zen Joxe Mari Etxebeste astigartarra: 48 brila bota zituen. Mikel Arroiok laugarren amaitu zuen 46 brilarekin.

Gizonezkoetan, ondo aritu zen Ibon Miner ereñotzuarra, 8garren postuan, 45 brilarekin. Ez zuten egunik onena izan Leandro Gallegok, Patxi Loreak, Aner eta Leandro Minerrek. Txapelketako sailkapenean Mikel Arroio bigarren postuan dago, Ibon Miner hirugarren eta Joxe Mari Etxebeste laugarren. 

Emakumezkoetan, berriz, Rosa Santos astigartarra, hirugarren izan zen 35 brilarekin. Martxeli Kanflanka ereñotzuarra 9garren izan zen, 15 brilarekin. Txapelketako sailkapenean hirugarrena da Rosa Santos.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!