Lidertza galdu du Hernanik, bigarrenaren aurka, Añorgan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Bigarren doaz Hernaniko neskak. Argazkia Beti Gazteren aurkako partidukoa.

2-1 galdu zuen Hernanik Añorgaren aurka. Neskek, aldiz, 0-2ko garaipena lortu zuten, Tolosan.

Erabakigarria izan zen larunbatean Hernaniko ohorezko erregional mailako mutilek jokatutako partidua. Añorgara egin zuten bisita eta lidertza lortzeko borrokatu zuten, baina Hernanik porrota (2-1) jaso zuen. Añorgako zelaia txikia izanik, lehia estua izan zen, baina Añorga izan zen garaile. Une honetan, beraz, Hernanik lidertza galdu du, eta hirugarren postuari eusten dio 42 punturekin; aurretik, Eibar dute berdeek puntu bakarreko aldearekin; eta lider doa Añorga, 43 punturekin.

Nesketan, berriz, zazpigarren garaipena lortu zuten igandean, Usabalen. Garaipen ederra lortu zuten (0-2) Tolosaren aurkako norgehiagokan, eta une honetan, bigarren postuan doaz, 55 punturekin; bi puntura dute neska berdeek liderra, Erreala; eta atzetik, berriz, Mariño 5 puntuko aldearekin.

 

Mundarrok garaipena, Oiartzunen

Azpiko postuetatik urrundu nahiean dabil Mundarro, eta helburua lortzeko bide egokia hartu du asteburuan; izan ere, 0-3 garaitu zuen Oiartzun talde moreak. Mundarrok aurretik bazekien ahalik eta azkarren egokitu beharko zuela Oiartzungo zelai txikira. Ordu erdira sartu zuen Mundarrok aurreneko gola, eta ondorioz, lasaitasun puntu batekin heldu ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia ederki hasi zu­en Mundarrok, modu egokian kokatuta eta presioan eraginkorragoak izatea lortuta. Gol bana sartu zuten Mendiburuk eta Errastik eta 0-3 amaitu zen partidua, talde morea garaile izanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!