Azken postuan jarraitzen dute Euskal Ligako neskek, Uni Bilbaoren aurka galduta

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Zazpigarren postuan doaz neskak.

62-0 galdu zuten Bilbon; eta porrota jaso zuten 23 urtez azpiko mutilek ere, liderraren aurka.

Lehiara itzuli ziren Euskal Ligako neskak, ia hilabete beranduago, eta bolada txarrari jarraipena eman diote, Uni Bilbaoren aurkako partidua galduta (62-0). Guztira, sei jardunalditan jaso dute porrota neska trikoloreek, eta une honetan, sailkapenean azkenak doaz, 7 punturekin. Aurretik Eibar dute, bi puntuko aldearekin. 

23 urtez azpikoek, liderraren etxea bisitatu zuten eta Hernanik orain arte lortutako garaipenen bitartez konfiantzaz jokatu arren,  ez zuten garaipenik lortu. Cisneros nagusi izan zen partiduan eta ondorioz, Hernaniko gazteek 78-0ko porrota jaso zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!