Angeluko Chiber Trailen bi garaipen, Lujanbiok

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 00:00

Hodei Lujanbio, Chiber Trailen.

Gaueko lasterketa eta maratoi erdia irabazi zituen mendi korrikalari goizuetarrak, aurreko asteburuan Lapurdin.

Garaipen bat nahikoa ez, eta bi lortu zituen Hodei Lujanbio goizuetarrak, aurreko asteburuan, Angeluko Chiber Trail mendi lasterketan. Larunbatean irabazi zuen aurreneko proba, gaueko lasterketa, 10 kilometrokoa. 38:07 denboran osatu zuen ibilbidea, Piero Ochoa bigarrenak baino 50 segundu azkarrago.

Eta igandean jarri zion errematea, 20 kilometroko lasterketan. 1:18:12 denborarekin nagusitu zen, eta hiru minututik gorako aldea lortu zuen bigarrenarekin; Piero Ochoarekin, berriro ere.

Etxetik gertuago, Lezo-Jaizki­bel mendi lasterketan (14 kilo­metro) aritu ziren bailarako hainbat. Ivan Sorondo hernaniarra izan zen aurrenekoa helmugan, 46garren (1:19:01). Beste bost hernaniar ere izan ziren bertan: Tomas Elorza (1:24:24), Xuban Iturriotz (1:24:24), Andoni Martinez (1:31:55), Ahmed Ben Ali (1:34:41) eta Aitor Urruzola (1:38:57). Ainhoa Romero astigartarrak ere osa­tu zuen proba (1:42:41).

 

Irunen eta Zumaian, asfaltoko lasterketak

Mendian ez ezik, asfaltoan ere aritu ziren bailarako korrikalariak. Irungo maratoi erdian aritu ziren hainbat: David Trallero (1:27:25), Sergio Alvarez (1:28:03), Imanol Moro (1:36:43), Eneko Perez (1:46:07) eta Jon Rodriguez (2:09.29) astigartarrak; eta Igotz Vergara (1:24:06) eta Eva Esnaola (1:49:50) hernaniarrak. 10 kilometroko proban aritu ziren beste zazpi korrikalari: Antxon Ezkurdia (50:05), Alex Martin (52:27), Onintza Beldarrain (56:50), Ama­­iur Tranche (57:03) eta Irati Tran­che (57:03) hernaniarrak; eta Sergio Amado (40:32) eta Koldo Goñi (54:52) astigartarrak.

Eta 10 kilometroko ibilbidea osatu zuten beste hainbatek, Zumaiako Herri Lasterketan: Igotz Gabilondo (38:58), Garikoitz Recondo (44:18), Onditz Recondo (44:19), Ander Mariñelarena (55:01) eta Jone Peñagaricano (55:01) hernaniarrek; eta Joseba Lopez (47:48) eta Fran Rivero (49:26) astigartarrek.

Beste hainbat proba izango dira asteburu honetan: UZ Trail, Aiako Mendi Lasterketa, Donostiako Lilatoia, Ibaeta Igoera...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!