Osoko bilkurak gaur udaletxeetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Hernaniko eta Astigarragako Udalek gaur hilabeteari amaiera emateko, otsaileko Plenoak egingo dituzte. Hernanin, arratsaldeko 18:00etan ekingo diote Osoko Bilkurari, pleno aretoan, eta Astigarragan, berriz, ohi moduan, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Hernanin 10 dira landuko diren gaiak, eta Astigarragan, 11 puntuk osatzen dute gai zerrenda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!