Lehenengo postua berreskuratu du Hernanik, Eibarren aurka berdinduta

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 28a, 00:00

Beñat Mendizabal 'Astro' larunbateko partiduan.

Hernaniko neskek seigarren garaipena lortu zuten jarraian, eta Mundarrok 0-0 berdindu zuen.

Puntu bakarra lortu zuten Hernaniko Ohorezko Erregional taldeko mutilek, eta lehenengo postua berreskuratu dute. Zalantza ugari sortu ditu Hernaniren jokoak urte hasieran, ez dute denboraldi hasierako dinamika ona mantentzea lortu, baina partidu serioa jokatu zuten larunbatean. Eibarren bisita jaso zuten berdeek, eta 38 minutu behar izan zituen etxeko taldeak lehenengo gola sartzeko. Hala ere, iritsi bezain pronto egin zuen alde alaitasunak, bi minutu beranduago sartu baitzuen Eibarrek berdinketaren gola. Hortik aurrera berdintasuna nagusitu zen berdegunean, eta 1-1 amaitu zen partidua.  

Estu daude kontuak sailkapenaren goialdean; Hernanik 42 puntu ditu, Añorgak 41 puntu eta Eibarrek 40 puntu. Hiru taldeek erakutsi dute gogorrak direla, baina jardunaldi honetan bertan ikusi da kale ere egiten dutela. Añorgak, esaterako, 6-0 galdu zuen Aretxabaletaren kontra. 

Partidu ikusgarria jokatuko du asteburu honetan Hernanik. Lehenengoaren eta bigarrenaren arteko norgehiagoka izango baita, Añorgan. Garaipen batek arnasa hartzeko tartea emango lioke Hernaniri. 

Zalantzari tarterik ez diote utzi nahi, ordea, Hernaniko neskek. Ostadarren aurka 3-0 irabazita, seigarren garaipena lortu dute jarraian, eta bigarren postuan egonkortu dira. Aurretik Erreala bakarrik dute, bi puntu gainetik, baina partidu bat gutxiago jokatuta.

Tolosaren aurka jokatuko dute asteburu honetan, etxetik kanpo, eta zazpigarren garaipenaren bila joango dira berdeak. 

Hasi bezala amaitu zen Mundarroren partidua

Garaipen garrantzitsu bat lortzetik zetorren Mundarro, eta Euskaldunaren bisita jaso zuen larunbatean. Partidu lehiatua izan zen, lehenengo zatian izan zituzten moreek aukera onenak, baina ezin izan zuten andoaindarren atea zulatu. 

Bigarren zatian Euskaldunak asko hobetu zuen, baloiaren jabetza berreskuratuta, eta sendo aritu behar izan zen astigartarren defentsa. Markagailua mugitu gabe amaitu zen norgehiagoka; 0-0. Beheko postuetatik pix­kanaka urruntzen ari da Mun­darro, eta aukera paregabea izango du asteburu honetan. Oiar­tzun azken sailkatuaren etxe­an jokatuko dute moreek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!