Plenoak Hernanin eta Astigarragan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Hernanin arratsaldeko 18:00etan hasiko da Osoko Bilkura, eta Astigarragan, 19:00etan.

Hernaniko eta Astigarragako Udalek bihar hilabeteari amaiera emateko, otsaileko Plenoak egingo dituzte. Hernanin, arratsaldeko 18:00etan ekingo diote Osoko Bilkurari, pleno aretoan, eta Astigarragan, berriz, ohi moduan, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Hernanin 10 dira landuko diren gaiak, eta Astigarragan, 11 puntuk osatzen dute gai zerrenda.

Hernaniko osoko bilkuraren kasuan, landuko diren puntu aipagarrienak ondorengoak dira: 2023 eta 2024 ikastaroetako tasak eta prezio publikoak aldatzea; jabetza publikoa okupatzeagatiko tasen aldaketa, hau da, kaleko salmenta postuek ordaindu behar duten kopurua ezartzeko kalkulu aldaketa; eta Bertatik elikatuz laneratze enpresaren egitasmoari dirulaguntza emateko lankidetza hitzarmena.

Astigarragan, aldiz, honakoak dira aipagarrienak diren gaiak: zinegotzi berriaren kargua hartzea; Astigarragako udalean ezkontza zibilen ospakizunak arautzen dituen arautegia; udaletxean hileta edo omenaldi zibilak baimendu eta egiteko ordenantza; eta martxoaren 8ko adierazpen instituzionala, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!