Irakurleek Kronikari buruz duten iritzia jasotzeko, inkesta martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 5a, 00:00

Minutu gutxitan erantzuteko moduko inkesta da, eta helbide honetan bete daiteke: labur.eus/kronikainkesta

Duela bi urte egin bezala, inkesta jarri du martxan Kronikak, irakurleek komunikabideari buruz duten iritzia jasotzeko. Minutu gutxitan erantzuteko moduko inkesta da, eta ondorengo helbidean bete daiteke: labur.eus/kronikainkesta.

Inkestaren bitartez, jaso nahi dugu Kronikako euskarri, atal eta eduki ezberdinei buruzko iritzia eta balorazioa, irakurleen interesak, Kronika kontsumitzeko arrazoiak...

Edozein irakurlek bete dezake inkesta, Kronikakide izan ala ez. Inkesta anonimoa da, eta datu gutxi batzuk soilik eskatuko ditugu, irakurleen ezaugarri orokorrak ezagutzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!