Neskek kanpoan eta mutilek, gaur etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 25a, 00:00

Irazustabarrena eta Goikoetxea elkarren aurka ariko dira bihar Mallabian, EHko Irekian elite mailan.

Euskal Herriko irekian elite mailan Amaia Irazustabarrenak eta Miren Goikoetxeak elkarren aurka jokatuko dute bihar laugarren jardunaldian. Mallabian izango da partidua eta Irazustabarrenak, Mendizabalekin jokatuko du. Goikoetxeak, Ruiz de Azuarekin osatzen du bikote. 

Bigarren mailan Gasteizeko Abetxukon jokatuko da gaur jardunaldia. Bertan, hirugarren partiduan, Hernaniko bikotea Gure Larraun klubaren aurka ariko da. Jaialdia 15:30etan hasiko da eta ordu berean Etxarri Aranatzen hirugarren mailako partiduak jokatuko dira. Hernanik lehenengo partidua izango du 15:30etatik aurrera Gure Pilota Bren kontra. 

 

Zurutuza eta Manterola, Hernanin

Mutilen Udaberri txapelketan Mundarroko bikoteek atzo jokatu zuten eta Hernaniko Zurutuza eta Manterolak gaur izango dute seigarren jardunaldia, 11:00etan hasita, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Gazteleku 2ren aurka dago iragarrita partidua eta hernaniarrak dira faborito.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!