Mundarrok etxean Euskaldunaren aurka jokatuko du gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 25a, 00:00

16:00etan hasiko dute partidua moreek. Hernaniko neskek ere Zubipen Ostadar izango dute aurkari 18:00etan

Bailarako talde nagusiek etxean jokatuko dituzte beraien partiduak. Preferente mailan Mundarrok ere 16:00etan hasiko du partidua Euskaldunaren kontra, Zarkumendegin. Mundarrok bolada txarra eten zuen azken jardunaldian Hernani 1-4 garaitu eta gero. Ildo beretik jarraitu nahi du andoaindarren aurka, baina Euskalduna mailako talde sendoenetakoa da eta partidu zaila espero da. Garaipenak suposatuko luke azken postuetatik behin betikoz aldentzea eta lasaitasun postuetara itzultzea.

Egoera larriagoan dago Hernani. Rotetaren aurka jokatuko dute gaur, 17:30etan, Martutenen eta puntuak lortzea beharrezkoa dute oraindik eta egoera arriskutsuagoan ez sartzeko. Azken bigarren postuan daude sailkatuak azkenaurrekoa baino bi puntu gehiagorekin.

 

Neskek berdin jarraitu nahi dute 

Azken jardunaldietan maila oso ona erakutsi duena nesken talde nagusia izan da. Horri esker bigarren postua berreskuratu du eta Reala liderrarengandik bost puntura kokatu da. Gaur, 18:00etan, Ostadarren aurka neurtuko ditu indarrak. Hernaniarrak faborito argiak dira eta bigarren postu horrek ez luke arriskuan egon beharrik. Gainera, Mariño eta Zumaiako hirugarren eta laugarren sailkatuek elkarren aurka ariko dira irunen eta aldea haunditu dezakete hernaniarrek. 

Jubenilek Zarautzen bihar, 16:00etan, jokatuko dute. Berdinduta daude 29 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!