Bigarren eta ondorengo asteetarako aholkuak, erraz egokitzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko otsailaren 25a

Duela bi aste zuekin partekatu nituen hainbat aholku, audifono berriak nola hasi erabiltzen jakiteko eta horien egokitzapena errazteko.

Orain, berriz, audifonoak jarri eta bigarren eta ondorengo asteetan nola erabili azaltzeko beste hainbat aholku emango ditut:

-Egokitzapeneko bigarren astean lekua eta denbora luzatzen hasiko gara: egun osoan erabiliko ditugu, bai kalean, bai etxean.

-Ez da komeni jende asko edo soinu altua dagoen espazio itxietan erabiltzea (hala ere, gaur egungo egoera dela eta, ez da batere ohikoa horrelako lekuren batekin topatzea; baina espero dugu laster berriro ere posible izatea!)

Egokitzapeneko lehen astean soilik jartzen genituen egunean sei orduz eta etxean. Orain, berriz, paseora bagoaz edota erosketak egitera, lasai asko erabili ditzakegu audifonoak.

Modu horretan, pixkanaka gure inguruko soinuak zeintzuk diren jakiten hasiko gara, horrenbeste harritu gabe.

-Hirugarren astetik aurrera audifonoak nahi moduan erabiltzeko aukera izango dugu; hau da, edozein lekutan eta eguneko ordu guztietan. Gure belarriak eta garuna soinura ohituta egongo dira dagoeneko, aldez aurretik entrenatu egin ditugu eta.

Aholku horiek guztiak xumeak badira ere, oso baliagarriak dira. Askotan gauza txikienak izaten dira gehien laguntzen digutenak. Beraz, aintzat hartzera animatzen zaituztet!

 

 

 

AUDITEK

ELKANO KALEA, 35  - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!