«Kudeaketaz eta kolapsoaz» kexatu ziren atzo, anbulategietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 00:00

Atzo eguerdian bildu ziren osasun langileak eta herritarrak, anbulategi aurrean.

Zenbait kontzentrazio egin zituzten atzo, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan eta osasun zentroetan, Osakidetzako Zuzendaritzaren «mespretxu eta kudeaketaz» kexatzeko. Sei sindikatuk egin zuten bat kontzentrazioekin, hala nola, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk. Hernanin eta Astigarragan, berriz, atzo bildu ziren osasun zentroetan, eguerdiko 13:00etan eta aldarrikapenen artean, honakoa oihukatu zuten: «ez da kudeaketa txarra eta kolapsoa soilik, plantillarekiko tratu txarra ere bada».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!