Errotatibaren arazoengatik, Kronika beranduago

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 08:12

Iruñeko errotatibak matxura izan du, eta ondorioz Zamudioko errotatiban inprimatu behar izan dira gaurko Kronikak. Horregatik, Kronikak beranduago iritsiko dira ohiko banaketa lekuetara. 

Kronikako langileak hasi dira ohiko lekuetara banaketa egiten eta Kronikaren euskarrietan ere aurkitu daitezke dagoeneko gaurko aleak. Goizuetarako bidea ere hartu dute dagoeneko Kronikek eta berehala izango dira bertan.

Webgunean irakurri nahi duenak, gaurko alea ikusgai dago bertan, modu irekian, nahi duen ororentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!