Bi talde seniorrek lortu zuten garaipena

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 21a, 00:00

Juxtu, baina garaipena lortu zuen Hernanik.

Mundarrok erraz irabazi zion añorgari: 55-82. Hernanik, aldiz, juxtu lortu zuen garaipena, Eibarri 62-61 irabazita.

Garaipena lortu dute asteburuan bailarako bi senior taldeek. Hasiera hasieratik nagusitu zen Mundarro, eta lehenengo bi laurdenetan bideratu zuen garaipena. Lehenengo laurdenean zuloa zabaldu zuten markagailuan, 9-24 irabazita, eta are haundiagoa zen zuloa atsedenaldi luzean; 18-46. Bigarren zatian berdindu egin zen partidua, baina aurrez lortutako errenta mantentzea lortu zuten astigartarrek, eta 55-82 irabazi zuten. 

Azpiko postuetatik aldentzeko garaipen ederra izan da talde morearentzat, eta beste pausu baten bila joango dira asteburu honetan, Internacional bederatzigarren sailkatuaren aurka. 

 

Puntu batengatik irabazi zuen Hernanik

Saskiratze bakoitza garrantzitsua izaten da partidu berdinduetan. Halaxe izan zen behintzat Eibarren eta Hernaniren arteko norgehiagokan. Lehia estua espero zen, eta Hernanik ez zuen hutsik egin. Bi taldeak elkarri mokoka hasi ziren, errenta haundiegirik hartu gabe, eta pare parean iritsi ziren azken laurdenera. Une horietan agertu ziren saskiratzaile onenak, eta azken segundura arte emozioa mantenduta, 62-61 irabaztea lortu zuten etxekoek. 

Txukun hasi dute hernaniarrek txapelketaren bigarren fasea, eta bolada onari jarraipena emateko asmoz, etxetik kanpo jokatuko dute hurrengo partidua, Bosteko Irauli liderraren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!