Martxan daude uholdeak murrizteko obrak

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 18a, 00:00

Argazkia: URA agentzia.

Obren lehenengo faseari ekin diote Akarregi-Ergobia tartean. Ekainean bukatzea da asmoa.

URA-Uraren Euskal Agentziak Urumea ibaiaren uholdeak murrizteko obren lehen zatia jarri du martxan, Akarregi-Ergobia tartean. Obra hauen helburua azaldu du agentziak: «Astigarragan eta Hernanin uholde errepikakor eta naturalei aurre egitea, inguruan segurtasuna nabarmen areagotzeko».

Bertan izan ziren ostegunean Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea, Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

Fase honen aurrekontua 3,2 milioi eurokoa da, eta ebakidura lehorra 2023ko ekainean bukatzea da aurreikuspena. 2. fasea 2024an egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!