Aner Miner hirugarren, Idiazabalgo tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 15a, 00:00

Igandean hasi zuten Lehendakari Txapelketa, eta ereñotzuarra izan zen bailarako onena. Rosa Santos, laugarren.

Bikotekakoa atzean utzita, hasi dute beste torneo bat bolariek. Igandean ekin zioten Lehendakari Txapelketari, bakarka, Idiazabalen; eta bertan izan ziren Urumea bailarako 10 bolari. Aner Miner eta Rosa Santos izan ziren onenak: ereñotzuarra hirugarren sailkatu zen gizonezkoetan, 48 brilarekin (Xepeino Agirre irabazleak baino bat gutxiago); eta astigartarra laugarren izan zen emakumezkoetan, 40 brilarekin (Naiara Peñagarikano irabazleak 45 bota zituen).

Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak ere hartu zuen parte emakumezkoetan, eta zortzigarren izan zen, 29rekin.

Gizonezkoetan, berriz, aurreko postuetatik gertu ibili zen Ibon Miner ereñotzuarra, 11garren 47 brilarekin; eta baita Mikel Arroio hernaniarra eta Joxe Mari Etxebeste astigartarra ere, 15garren eta 16garren, 46na brilarekin. Beste lauak, ia elkarren segidan sailkatu ziren: Patxi Loreak hernaniarra 31garren (42 brila), Fermin Zuloaga hernaniarra 32garren (41), Fernando Gallego hernaniarra 34garren (41), eta Leandro Miner ereñotzuarra 37garren (40).

Bigarren tiraldia otsailaren 26an izango da, Ategorrietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!