Giroa lagun, kalderero eta iñude eta artzai alai eta jendetsuak ospatu ziren Astigarragan eta Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 00:00

Larunbatean kaldereroen konpartsa Ergobin elkartu zen eta ondoren herriko txokoetan barrena ibili zen zartagien soniupean. Hurrengo egunean, Urumea ikastolako iñude eta artzaiak Kaxkoa zeharkatu zuten Plazan amaitu aurretik.

Inauteriak gainean daudela iragartzen dute Astigarragako kaldereroen konpartsak eta Hernaniko iñude eta artzaiek. Iñauterien aurreko asteburuan ospatzen dira eta larunbatean kaldereroak Ergobin elkartu ziren. Bazegoen, pandemia eta gero, berriz elkartzeko gogoa. Gainera, giro ezin hobea izan zen. Eguzkiak lagundu zuen eta herriko kaleak zeharkatu zituzten zartaien soinupean. Adin guztietako astigartarrak bildu ziren ongi pasatzeko. Amaiera dotorea izan zuen festak.

Ez ziren gutxiago izan Urumea ikastolako ikasleak, hurrengo egunean, igandean, Hernanin. Hiru urte antolatu gabe egon eta gero, pozik 'desfilatu' zuten erdigunetik iñude eta artzaiez jantzita. Eguzkiaren izpipean, dantzarekin amaitu zuten Gudarien Plazan. Hernaniko Musika Bandak ikastolaren ereserkia jotzen lagundu zion ikaslez osatutako danborradari eta jendetza bildu zen Hernaniko plaza nagusian. 

Erlazionatuak

Inude eta Artzainak 2023

Kronika - Erredakzioa 2023 ots 12 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!