Hernaniko seniorrak garaile, Txingudiren aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 00:00

Txingudi taldea garaitu zuen Hernaniko senior taldeak.

Kadeteetan, Mundarroko neskek ere garaipena lortu zuten (3-14) Diputazio Torneoan. 

Hernaniko mutil seniorrek, ostiralean jokatu zuten Txingudiren aurkako partidua eta Hernanirentzat izan zen garaipena: 37-24. Hala ere, asteburuko protagonismoa jubenilek eraman dute: Hernaniko neskek Ingou taldearen aurka neurtu zituzten indarrak, Arrasaten, eta 14-28ko garaipena lortu zuten. Mutilek, aldiz, Zumarragara egin zuten bisita Urola taldearen aurka lehiatzeko, eta porrota jaso zuten (38-27). 

 

Mundarroko neskek, garaipena

Kadeteetan, Mundarroko neskek, Usurbilen jokatu zuten, Diputazio Torneoan, eta Mundarro atera zen garaile 3-14ko emaitzarekin. Diputazio Torneoan, Hernaniko mutilek, Amenabar Zarautzen aurka jokatu zuten etxean, eta hernaniarrek, gutxigatik, baina ezin izan zituzten zarauztarrak garaitu: 30-34

Hernaniko neska kadeteek, berriz, Urnietaren aurkako derbia jokatu zuten B txapelketan, eta 18-16 gailendu zen Hernani.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!