Mundarro garaile, Hernaniren aurka jokatutako derbian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 14a, 00:00

Porrota jaso zuen Hernanik, Mundarroren aurka, etxean.

Neska berdeek sekulako garaipena lortu zuten Urola taldearen aurka (1-4). Mutilek, aldiz, 2-2 berdindu zuten, Bergararen aurka.

Derbia jokatu zen asteburuan, Hernani eta Mundarro taldeen artean, mutilen Erregional Preferentean, Zubipen. Talde astigartarrak lortu zuen garaipena, Hernaniri 1-4 garaituta. Moreek ederki jokatu zuten; ondo kokatu ziren etxekoen baloi luzeak defendatzeko eta erasoan gutxinaka egin zuten aurrera. Bigarren zatiko azken minutuetan, Hernani erlaxatu egin zen eta Mundarrok aukera hori aprobetxatu zuen. Egoera zailean zegoen Hernani eta partidua galduta, beheko postuetan jarraituko du. Mundarro ere, beheko postuetan dago, baina asteburuko garaipenarekin postu bat gora egitea lortu du; 22 puntu dauzka une honetan, eta 12 garren postuan doa, aurretik Axular duela, puntu berdinekin. Hernani berriz, 14garren postuan doa, 18 punturekin.

Ohorezko Erregional mailan, Hernaniko mutilek, Bergara izan zuten aurkari Zubipen eta 2-2ko berdinketarekin eman zitzaion amaiera partiduari. Berdeek lidertza sendotzea zuten helburu, baina berdinketarekin, ez zuten helburua bete. Hala ere, lider jarraitzen dute  Hernaniko mutilek, 41 punturekin. Atzetik, Eibar dute 39 punturekin, eta hirugarren postuan doa Añorga 38 punturekin. 

Neskek, garaipena

Bestalde, Nesken Ohorezko Erregionalean, Hernanik Zumarragako Urola taldearen aurka jokatu zuen, eta sekulako garaipena lortu zuten, 0-4. Hori horrela, une honetan, bigarren postuan doa Hernani, 49 punturekin; eta lider doa Real Sociedad 54 punturekin.

Liga Nazionaleko mutil jubenilek, Danok Bat talde bilbotarraren aurka neurtu zituen indarrak, Mallonan, eta talde berdeak ez zuen garaipenik lortu: 0-1. Sailkapenean, Hernani 10garren postuan doa 28 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!