Jubenilak gaur eta bihar, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 00:00

Mutilek gaur jokatuko dute Zumarragan, eta neskek bihar Arrasaten. Seniorrek atzo jokatu zuten, kiroldegian.

Hernaniko mutil seniorrek atzo jokatu zuten aurreratutako partidua, Txingudiren aurka; eta beraz, jubenilek izango dute protagonismo nagusia asteburuan, eskubaloi taldeen artean. Mutil jubenilek Zumarragara bidaiatuko dute gaur, 16:15etan Urolaren aurka jokatzeko. Neska jubenilek ere etxetik urrun izango dute partidua. Arrasaten jokatuko dute bihar, goizeko 10:00etan, Ingou taldearen aurka.

Mutilek fase berri bat hasiko dute, jokatutako azkena bigarren postuan amaitu ondoren. Neskak lider daude euren multzoan, bigarren fase ederra osatuta.

 

Mundarroko neskak, Usurbilen gaur

Kadeteetan Diputazio Torneoan, bestalde, Mundarroko neskek etxetik gertu jokatuko dute, Usurbilen, gaur 16:00etan. Txapelketa berean, Hernaniko mutilek Amenabar Zarautz izango dute aurkari, kiroldegian, gaur 13:00etan. 

Hernaniko neska kadeteek, berriz, Urnietaren aurkako derbia daukate B txapelketan: kiroldegian, 18:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!