Partidu klabea Mundarroko mutilek gaur etxean, mailari eusteko lehian

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 00:00

Odei Agoues, Mundarroko kapitaina, German Cea entrenatzailea begira duela.

Loyola 21 Hoops hartuko dute 18:00etan kiroldegian, garaipen bat gehiago daukan taldea.

Oso garaipen garrantzitsua lortu zuten Mundarroko mutilek, aurreko asteburuan, Gipuzkoako lehenengo mailan. Eta horrekin, indarra hartu dute astigartarrek, mailari eusteko lehian. Azkeneko postuan daude oraindik, baina hiru talde dauzkate garaipen bat gehiagorekin. Bide horretan, partidu klabea daukate gaur etxean: Loyola 21 Hoops hartuko dute, 18:00etan kiroldegian; hain juxtu, hiru talde horietako bat.

Liga bukatzeko bederatzi partidu falta direnean, lehia betean sartzeko aukera daukate astigartarrek. Azkeneko bi taldeak jaitsiko dira bigarren mailara, eta aurreko biek play-offa jokatuko dute haien artean, mailari eusteko.

Mundarroko neskek, berriz, Donostian jokatuko dute gaur, 20:00etan Bidebieta kiroldegian, Easoren kontra. Astigartarrek pri­meran ekin diote bigarren faseari, lau partidutik hiru irabazita; baina kontrario gogorra izango dute aurrean.

Hernaniko mutilek, bere aldetik, partidu garrantzitsua daukate bihar, 15:45etan Zarautzen kantxan. Beheko postuetan berdinduta daude bi taldeak, bina garaipenekin, mailari eusteko bigarren fase honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!