Auto-ilara A-15 errepidean, Urnieta parean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 08:14

Kamioi batek matxura izan du, eta errei bat oztopatzen ari da. 2 kilometroko auto-ilara eragin du.

Kamioi batek matxura izan du gaur, goizean goiz, A-15 errepidean, Urnieta parean. Goizeko 07:00ak baino lehenxeago gertatu da, eta errei bat oztopatu du kamioiak. Horren ondorioz, auto-ilara luzea sortu da, Astigarragarako noranzkoan. 2 kilometrokoa izatera iritsi dela azaldu du Segurtasun Sailak, baina dirudienez, trafikoa arin dijoa orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!