Eztarriek ez zieten dardar egin oraingoan ere, Santa Ageda bezperako ospakizunetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

Baserriz baserri, etxez etxe edota kalez kale ibili ziren koplak kantatzen, Hernanin, Astigarragan, Ereñotzun eta Goizuetan. 

Makil hotsak entzun ziren asteburuan zehar, Urumea bailara osoan zehar, eta argi utzi zuten herritarrek, eztarriz sano dabiltzala. Baserriz baserri, etxez etxe edota kalez kale ibili ziren koplak abesten baserritar jantziekin, Hernanin, Astigarragan, Ereñotzun eta Goizuetan.

Hernanin, hiru abesbatzek jarri zuten Santa Ageda bezpera ospatzeko hitzordua eta kalez kale ibili ziren, Kantuz abesbatza, Goiz Eguzki abesbatza eta Ohitura Zaharrak abesbatza. 

Ereñotzuarrak larunbatean irten ziren makilak hartuta; 15:30etan irten  ziren Ur Mia elkartetik, eta baserrietara bidea hartu zuten, Santa Ageda bezpera eguna ospatzeko.

Astigartarrak izan ziren Urumea bailarako goiztiarrenak, izan ere, goizeko 11:00etan hasi zuen kalejira Aiztondo abesbatzak, eta kopla ederrak abestuz, herriko txokoak erritmoz bete zituzten. 

Goizuetarrak arratsaldean irten ziren makilak astintzera, 12garrenez. Arratsalde paregabea igarotzeko parada izan zuten, Santa Ageda bezpera ospatuz, lagun artean.

 

Erlazionatuak

Santa Ageda

Kronika - Erredakzioa 2023 ots 04

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!