Xabat Pagola eta Jon Ander Olazabal, onenetatik gertu Negu Trailen

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 7a, 00:00

Jon Ander Olazabal, Negu Trail lasterketan, igande goizean.

13garren eta 14garren izan ziren Berastegin. Urumea bailarako 12 korrikalarik hartu zuten parte.

Negu Trail mendi lasterketa jokatu zuten igandean, Berastegin, 16 kilometroko ibilbidearekin. Urumea bailarako 11 korrikalarik hartu zuten parte, eta onenetatik gertu izan ziren horietatik bi: Xabat Pagola ereñotzuarra eta Jon Ander Olazabal hernaniarra. Elkarrekin helmugaratu ziren biak, 13garren eta 14garren, 1:29:43 denborarekin. Ibai Makazaga oriotarrak irabazi zuen, 1:23:22 denborarekin.

Beste sei hernaniarrek hartu zuten parte lasterketan: Xabat Alonso 47garren izan zen (1:39:43); Gorka Lopez de Arregi 75garren (1:46:38); Aitor Urruzola 81garren (1:48:11); Egoitz Peñagarikano 128garren (1:56:41); Mattin Sanzberro 162garren (2:04:32); eta Imanol Etxabe 166garren (2:05:25).

Oskar Gaskon aranoarra, bere aldetik, 89garren helmugaratu zen, 1:49:48 denborarekin. Guillermo Aguirre astigartarra 197garren izan zen (2:16:02). Eta Beñat Lekuona goizuetarrak 3:10:50 denboran osatu zuen proba, 224garren. 

 

Gaizka Izagirrek 32:49ko denbora, Gimnastica de Ulia krosean

Asfaltoko lasterketei dagokienean, bestalde, Gimnastica de Ulia krosa jokatu zen Donostian, igandean, distantzia ezberdinetan. 10 kilometroko proban hartu zuten parte CD Hernaniko hiru atletak, eta sekulako denbora lortu zuten hiruek. Gaizka Izagirre gaztea izan zen aurrenekoa helmugan, 63garren postuan, 32:49 denbora eginda. Antxon Kortak, berriz, 36:28 denboran gelditu zuen kronometroa, 184garren postuan. Eta berehala helmugaratu zen Jon Miranda ere, 199garren, 37:06 denbora eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!