Historiaurreko tailer familiarrak, Aranzadiren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 13:32

Azaroaren 5ean eskainiko dituzte, Akola inguruan, 11:00etan hasita.

Historiaurreko tailer familiarrak egingo dituzte azaroaren 5ean, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Hernaniko Udalak antolatuta. Akola inguruan izango dira; euria egingo balu, Ereñotzuko frontoian. 11:00etan hasiko dira, eta sarrera librea eta doakoa da. Izena eman behar da aldez aurretik: www.bibe.me

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!