Santa Ageda bezperako koplak entzungai, bailaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 1a, 12:15

Egun guztian zehar entzungo dira koplak ostiralean. 

Santa Ageda bezperan koplak abestera irtengo dira Urumea bailaran Ereñotzun, Goizuetan, Hernanin eta Astigarragan. Lehenak otsailaren 3an Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak izango dira Erriberako atarian. Otsailaren 4an, bezperan, irtengo dira herri eta auzo ezberdinetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!