75 lagun inguru bildu ziren larunbatean zuhaitzak landatzera

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 6a, 00:00

Kaldera Zaharretako maldetan landatu zituzten zuhaitzak herritarrek.

75 kide inguru bildu ziren larunbatean zuhaitzak landatzera. 48garrenez elkartu ziren hernaniarrak Zuhaitz Eguna ospatzeko. Ereñotzuko inguruetan egin zuten zuhaitz landaketa, Kaldera Zaharretan. Ohi bezala, Joxe Legarreta zenaren omenez egin zuten Zuhaitz Eguna 34garren aldiz eta giro ederrean, eguraldia lagun, haritzak (Quercus rober) eta pagoak (Fagus Sylvatica) landatu zituzten. Ondoren Larre Gainera joan ziren oinez, eta Ereñotzura jaitsi ziren bertatik, hamaiketakoa ederraz gozatzera, frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!