Bailarako 14 korrikalari, Herri Ametsa lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 4a, 00:00

Laugarren sailkatu zen Hodei Lujanbio, aurreko igandean, Donostiako Ulian barrena egin zuten mendi lasterketan.

Urte berriarekin, hasi dira martxa hartzen berriro, bailarako mendi korrikalariak. Eta zenbaitek, aurreko igandean egin zuten 2023ko estreinako lasterketa, Donostian. Herri Ametsa Talaia mendi lasterketa jokatu zen Ulia mendian barrena, 15,3 kilometroko ibilbidearekin, Herri Ametsa ikastolatik abiatuta; eta bailarako 14 korrikalarik hartu zuten parte.

Horien artean, Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen aurrenekoa helmugan: bosgarren sailkatu zen, 1:12:59 denborarekin. Amets Aramberri zestoarrak (1:10:15) irabazi zuen gizonezkoetan, eta Oihana Zubillaga anoetarrak emakumezkoetan (1:27:30).

Lau astigartar ere izan ziren partehartzaileen artean. David Trallero izan zen haien artean azkarrena, 56garren, 1:32:30 denborarekin; eta proba osatu zuten Juanma Garciak (1:35:32), Ekaitz Azpeitiak (1:50:53) eta Myriam Plasenciak (2:14:07) ere.

Baina Urumea bailarakoen artean gehiengoa, hernaniarrak izan ziren, bederatzi guztira. Xabi Intxauspe izan zen helmugaratzen aurrenekoa, 76garren, 1:36:14 denborarekin; eta haren atzetik iritsi ziren Egoitz Peñagarikano (1:37:47), Iñosken Mujika (1:41:31), Ander Manjon (1:46:23), Ioritz Luis (1:51:21), Juan Ignacio Rodriguez (1:51:26), Santiago Prieto (1:56:43), Gonzalo Saavedra (2:01:24) eta Justo Mujica (2:11:03).

Beste hainbatek, igande honetan egingo dute debuta, Berastegin: Negu Trail mendi lasterketa jokatuko dute bertan, 10:00etan hasita, 16 kilometroko ibilbidearekin. Errepideko lasterketei dagokienez, bestalde, Gimnastica de Ulia krosa izango da igandean, Donostian, 10:00etan hasita, bi ibilbiderekin: 10 kilometrokoa eta 5 kilometrokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!