Plenoak, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 00:00

Hernaniko eta Astigarragako Udal korporazioek gaur urtarrileko Plenoak izango dituzte. Hernanin 18:00etan hasiko da eta gai zerrendak hamar puntu ditu. Astigarragan 19:00etan hasiko da eta hamabi puntu daude gai zerrendan.

Hernanin aipagarria da EH Bilduk aurkeztuko duen mozioa «Euskeraren aurkako eraso judizialaren aurrean». Astigarragan Zero Zabor Udalerriak ziurtapen programan parte hartzea (Zero Waste cities Certification Programme) landuko da. Astigarragan ez da moziorik aurkeztu, eta galderekin emango zaio amaiera osoko bilkurari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!