Garaipenaren bidera itzuli zen Hernani, eta lidergoa sendotu dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 31a, 00:00

Nagusitasunez irabazi zuen Hernanik.

Berdeek 4-0 irabazi zute, larunbatean, Aloña Mendiren aurka. Neskek bolada onean jarraitzen dute, eta Mundarrok galdu egin zuen, Zubietan. 

Emaitza bikainarekin itzuli zen Hernani garaipenaren bidera. 4-0 hartu zuen mendean Aloña Mendi taldea, partidu bikaina osatuta. Axel Sanzek bi gol sartu zituen, eta Pello Alberdik eta Xabi Olaizolak borobildu zuten arratsaldea. 

Garaipen garrantzitsua izan da Hernanirentzat. Konfiantza berreskuratzeko balioko die berdeei, aurreko jardunaldietako porroten ondoren. Gainera, hutsean amaitu zen Añorgaren eta Eibarren arteko norgehiagoka; beraz, bigarren eta hirugarren sailkatuekiko distantzia areagotu du Hernanik. 

Emakumezkoetan, bolada bikainean jarraitzen du Ohorezko Erregional mailako taldeak. Urnietaren kontra jokatu zuten hernaniarrek, eta 0-4 nagusitu ziren; Eider, Enire, Navarro eta Peciña izan ziren golegileak. Goiko postuetan mantentzeko borrokan jarraitzen dute, hirugarren postuan, eta Beti Gazte taldearen bisita jasoko dute asteburu honetan. 

 

Mundarrok ezin izan zuen irabazi Deusturen aurka

Irteera zaila izan zuen Mundarrok, eta 1-0 galdu zuen Deustoren aurka. Partidu txukuna egin zuten moreek, baina etxeko taldea aurreratu zen lehenengo zatian, eta moreek ez zituzten erasoko aukerak baliatu. Real Unionen bisita jasoko dute asteburu honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!