Maskarilla erabiltzeko obligazioa kenduko dute garraio publikoan ere

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 29a, 00:00

Otsailaren 8tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango bere erabilera Espainiako Gobernuak aurreratu duenez.

Garraio publikoan ere kenduko du maskarillaren erabilera derrigortzen duen neurria, Espainiako Gobernuak. Hala jakinarazi du Carolina Darias osasun ministroak, ostegun honetan. Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an onartuko du maskarillaren obligazioa ezabatzea garraio publikoan (trena, hegazkina, metroa, autobusa edota taxia), eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu bezain laster sartuko da indarrean. Otsailaren 8an bertan izan liteke hori, horrelako erabakiak hurrengo egunean argitaratzen baitira BOEn.

Erabaki horren barruan ez da sartuko osasun zentroei buruzko obligazioa. Ospitaleetan, anbulategietan, farmazietan eta mota guztietako kliniketan derrigorrezkoa izango da maskarillaren erabilera, oraindik ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!