Malabareak

Gurutze San Miguel Larrañaga, Fermin Arruabarrena Olaiz 2023ko urt. 28a, 00:00
Geruzak, Idoia Telleria Maritxalar

Kashbaden Arrakala diskora itzuli naiz azken aste honetan. On egiten diguten leku ezagunetara itzultzen gara uste baino gehiagotan; “gure” diren telesailetara, nortasunean txertatuak ditugun usainetara, gure buruaren isla topatzen dugun testura zein, nola ez, gure bizitzako soinu bandetara ere. Malabareak abestiak irekitzen du diska. “Bazter miresgarriak ezagutuz oreka bizi nahi dut” dio Sorkunek.

Asteon lagun batek galdetu digu azken aldian izaten ari den sentsazio bat konpartitzen dugun. Ea ez dugun nabaritu pandemia eta gero jendea antsietateak jota dagoela. Pandemia oste honetan lanera itzuli garela, baina pandemia garaian guztia aldatzeko aukeraren sentipena lagun, bizitza bizigarriak sor genitzakeenaren ideia horretatik urrun (esan nahi baita, bizitza bizigarrien ideia horretan lana duinki egitearen ideia barne hartuz), ultraekoizpen aro ero batean sartuak garela. Boteprontoan eman genion baiezko borobila.

Jendea malabareak egiten dabil enplegua, militantzia, aisialdia, afektuzko sareak eta zaintza lanak uztartzeko. Ados, kudeaketaren arloarekin du zerikusia honek guztiak. Hein batean. Zerikusia du ere Euskal Herrian lanaren bueltan dagoen ikuspegiak, izaki baliotsua izatea izaki produktiboa izatea denaren ideiarekin. Zerikusia du ere, lan baldintza duinak ez izatearekin, eta etorkizuna bihar akabatu daitekeenaren sentsazioa barneratu izanarekin.

Egoera konplexuen aurrean erantzun sinpleegiak saltzen dizkigutenekin kontuz, adi, kasu. Bizi dugun zirku honetan malabareak egin behar ditugula argi dago. Argi dagoen moduan, malabareak egiteko behar ditugun elementuen hautaketan eta garatu beharreko prozesuetan jarri behar dugula arreta, jendea eta herria bidean ez erretzeko eta, hortaz, etorkizuna ez suntzitzeko.

Hiruki Larroxa Kooperatiba

www.hirukilarroxa.eus

Hernaniko Elkarlan Sorgunea

Iturola.eus

Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

 

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!