Bina pelikula asteburuan, Biterin eta Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 26a, 00:00

Zineaz gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, Biterin eta Erriberan: bina pelikula eskainiko dituzte bi kulturguneetan. Biterin, La emperatriz rebelde proiektatuko dute helduentzat, ostiralean 22:30etako saioarekin hasita; eta astelehenera bitarte izango dira emanaldiak. Haurrek, berriz,  El pequeño Nicolás ikusteko aukera izango dute larunbatean eta igandean, 16:30etan.

Erriberan, bere aldetik, Ama Mu etxera itzuli da filma eskainiko dute haurrentzat, igandean arratsaldeko 16:30etan hasita. Eta segidan proiektatuko dute Historias para no contar, 12 urtetik gorakoei zuzenduta, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!