Trinkete txapelketak, protagonista asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 21a, 00:00

Mikel Lasa hernaniarrak trinketeko finalerdia jokatuko du gaur.

Gipuzkoako bigarren mailako finalerdian ariko da Mikel Lasa. Lehen mailan, Barandiaranek eta Gurutzealdek galdu.

Hodei Exposito oraindik guztiz errekuperatu gabe egonda, eta Iker Salaberriak atzo jokatuta, asteburuko protagonismo nagusia afizionatu mailako esku pelotak hartuko du, gaur eta bihar, bailaran. Astigartarraren ordez, Dario ariko da gaur Iruñean, Bikuñarekin batera, Zabala eta Gaskueren aurka.

Partidu garrantzitsuenen artean dago, Xabier Apaolaza eta Unai Etxarri hernaniarrek jokatuko dutena. 22 urtez azpikoetan, Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia izango dute gaur, 12:00etan Atarrabian, Lakaberen eta Primen (Paz Ziganda) kontra. Pasa den astean galdu ondoren, oso garrantzitsua da partida hau irabaztea.

Baina ezker hormak ez, trinketeak izango du protagonismo nagusia, Gipuzkoako Txapelketaren semifinalekin. Nagusien bigarren mailan, gaur 16:00etan Mikel Lasa hernaniarrak, Iruran. Eneko Sorondo (Alde Zaharra) lagun, Aranbururen eta Iraolaren (Behar Zana) kontra jokatuko du. Lehenengo mailan, berriz, Xabier Barandiaran eta Oier Gurutzealde astigartarrek ostegunean jokatu zuten finalerdia, Epleren kontra: 36-40 galdu zuten, eta finaletik kanpo geratu dira. Gainera, asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako Trinkete Txapelketa buruz buru. CD Hernanik 10 pelotari izango ditu partaideen artean: Labaka, Berasarte eta Jara nagusietan; Manterola eta Urdangarin jubeniletan; eta Galatas, Gaskon, Arretxe eta Alberdi anaiak kadeteetan. Mundarrok, berriz, lau ordezkari izango ditu: Gurutzealde eta Barandiaran nagusietan, eta Zabala eta Pascual kadeteetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!