Martxan jarri da berriro Beterri Saretuz

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 20a, 00:00
Argazkia: Bira produkzioak/Beterri Saretuz.

Asteazkenean egin zuen Beterri Saretuz taldeak urteko lehenengo topaketa, Martin Ugalde Kultur Parkean.

Beterri-Buruntza eskualdean ekonomia sozial eraldatzailea sustatze aldera, Beterri Saretuz egitasmoa jarri dute martxan. Asteazkenean egin zuten urteko lehenengo topaketa, Andoainen.

Lehenengo saioan 'Debagoiena 2030' egitasmoaren eredua ezagutu zuten partaideek, Aritz Ameztegiren eskutik; eta, horrez gain, eskualde batean eragiteko gakoak zeintzuk izan daitezkeen aztertu zuten.

Urtarriletik martxora bitarte iraungo dute formazioek. Lanketetako bat udalekin eta eragileekin izaten diren harremanetan elkar entzuteko bideak hobetzea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!